Martxoaren 19an, ikastolaren ate irekiaren karietara, “Euskaraz bizi” taldeak euskarazko matahami tailer bat antolatu zuen haurrak eta helduak parte haraziz. Giro ezin hobean iragan zen.
Etiketa: Ekitaldiak
Ipuinak kondatzen ama ikastolan
Ahozko hizkuntza lantzeko, binaka, ama ikastolako haurren aitzinean ipuin bat aurkeztu behar dute 4. urtekoek, noizean behin.
Baionako Olentzeroa!
Abenduaren 19an, 15:30etatik goiti Olentzerori ongi etorria eginen diogu Xaho-Pelletier kaian. Gero Baionako karriketan gaindi ibiliko gira, Baionako ikastoletako eta sail elebidunetako haurrak, Orai Bateko joaldunak eta txistulariak, Baionako dultzaineroak eta Erro Bateko tanborradakoak. Merkatuko plazan kantuz bukatuko dugu ibilaldia.
Eguberri prestatuz
Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 12an, larunbatez, 10:00etatik goiti. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…) baita ere tokiko ekoizle batzuen parte hartzearekin. Eguberriko kantuek alaiturik!