Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Haurrekin euskaraz bizi!

Aitamen eta haurren arteko euskarazko harremanen bultzatzeko tailer praktikoak (euskarrien aurkezpena, jokoak…) eta ideia trukaketa proposatzen du “Euskaraz bizi” batzordeak, maiatzaren 30ean, 9.30etan Oihana ikastolan. Buraso guziei zuzendua da. Izena eman!

Kategoriak
Integrazio batzordea

Integrazio Batzordearen gogoeta

Erakasle taldearekin batera, Oihana Ikastolako Integrazio Batzordeak gogoeta eta adierazpen lan bat eramaten du, bertzeak gure baitan eta guk bertzearen baitan sorrarazten dugun ezberdintasun nozioa barneratzeko.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak Seaska

“BeCtso Saioa” Baionako antzokian

Apirilaren 18an, 18:00etan, Euskal Herriko bertsolari ospetsuenak Baionako antzokian izanen dira, Ziburuko ikastolaren aldeko saioan!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

“Hazparneko Anderea” Baionan

Iduzkilore taldearen “Hazparneko Anderea” antzerki bikainaren ikusteko parada ukanen dugu apirilaren 4an 20:30etan Polo-ko MVC gelan. Oihana eta Poloko ikastolek antolaturik!