Gure ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena). Emaiozue behako bat! Lagungarri izanen zaizue egunero euskaraz bizitzeko.
Kategoria: Komunikazioa
Publikoak gure ikastola bisitatzen ahalko du martxoaren 28an, 10:00etatik 13:00ra. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.
Martxoaren 10ean, ortzegunarekin, arratsalde berezia izan zen Oihana ikastola & Etxepare lizeoko ikasleendako ! Ikastetxetik, Baiona ttipira jautsi ziren, han berean “Esne Beltza” taldeko musikariekin hitzordua baitzuten, Herri Urrats 2016 edizioko bideokliparen grabatzeko.
Kategoriak
Ipuinak kondatzen ama ikastolan
Ahozko hizkuntza lantzeko, binaka, ama ikastolako haurren aitzinean ipuin bat aurkeztu behar dute 4. urtekoek, noizean behin.