Kategoriak
Gertakariak | Bestak

KARRIKALDI – Baionako bestak

Urtero bezala, Jacques Portes plaza Baionako bestetako animazio tradizionalen bilgunea bihurtuko da.
Kantu, dantza, jolas, lehiaketa, erakustaldi eta ikusgarriekin Euskal Herriko artistek plaza hartuko dute!
Aurtengo berritasuna, Karrikaldi 12:00tan hasiko da plazan, Baionako Ikastolei esker!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

KONTZERTU AHAZTEZINAK

Zoragarriak izan ziren Sorotan Bele eta Baionako Harmoniak asteburuan emaniko bi kontzertuak. Baionako ikastolen laguntzaileek (BIL) antolaturik, memorian geldituko zaigun kontzertu batetaz gozatu ahal izan genuen. Milesker posible egin zuten guztiei!

Kategoriak
Eskola Proiektua Gertakariak | Bestak

Euskal ihauteriak

Joaldunak, zirtzilak, atorrak, katilungorriak, intxisuak … Euskal ihauterietako pertsonaia ainitz izan ziren ikastolan ostiralean!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

SOROTAN BELE 2. DATA!

Epe biziki laburrean martxoaren 1eko kontzertuko txartel guziak salduak izan dira. Horregatik 2. data bat zabaldu da: martxoaren 2an, igandez 16:30tan Lauga gelan, Baionan.