Kategoriak
Ateraldiak

Lurrama 2026

Urtero bezala autobusa hartu eta Lurramara joan ziren gure ikasleak. “Ama ura zaindu” leloa duen 21. edizioa gertutik ikusteko aukera izan zuten: laborariei galderak pausatu, kabalak ikusi, atelierrak… ikasi eta gozatzeko egun bikaina!

Kategoriak
Eskola Proiektua

2. epeko ekimenak

Bigarren epe honetan ikastolako haurrek aktibitate bereziak ukanen dituzte: Lurramara ateraldia, zinema , “Etxean” antzerkia, mediatekara bisita, Bizi Jolas, Bertsu eta nola ez Olentzeroren bisita!

Kategoriak
Eskola Proiektua Euskara

Istorioen Krakada Libreplumekin

Asteartean ikastolaren atarian krakada berezi bat izanen da ipuin eta istorio artean. Libreplumen eskutik, haur – guraso atelier bikaina. Hitzordua ikastola kanpoan arratsaldeko 16:30etan.

Kategoriak
Ateraldiak Euskara

IKUSI MIKUSI festibalean!

Aurten ere biziki egun goxoa pasatu zuten gure ikasleek Sarako Ikusi Mikusi festibalean. Atelierretan parte hartu zuten, liburu azokan itzuli bat egin, ikusgarriak gozatu, elkarrekin piknikatu eta gainera bakoitza liburu batekin sartu zen etxera!