Kategoriak
Txintxuketa

Ikastolako behin-behineko aterpe berria

Berantetsia genuen! Aterpe berria ezarri digute urtarrilaren 13an. Karpa handi baten itxura du. Gure haurrek erabiltzen ahalko dute ikastolako arraberritze obren denboran.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Laster arte egoitza xaharra!

Haur eta guraso guzien laguntzarekin hustu dugu egoitza xaharra eta burutu puxka guzien aldaira. Ez dugu ahantzi filmatzea uzten ditugun gelak, arraberriturik kausituko ditugunak heldu den sartzean… Has daitezela obrak!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak Komunikazioa

Ateak zabalik gure ikastolan

Publikoak gure ikastola bisitatzen ahalko du martxoaren 28an, 10:00etatik 13:00ra. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Haurren ikusgarri ederra!

Urtero bezala haurrek, erakasleek eta langileek prestatu agerraldia preziatu ahal izan dugu apirilaren 13an J.Fontang kiroldegian. Aurtengo gaia: “Airea”. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu. Biba artista gazteak! Ondotik bestak segitu du ikastolan, giro goxoan. Guraso rockero batzuek animaturik gainera!