Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ate idekiak gure ikastolan !

Publikoak gure ikastola berritua bisitatzen ahalko du martxoaren 5ean, 10:00etan. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki. Izen eman!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Agerraldi ederra

Joan den ekainaren 18an agerraldi ederra eskaini ziguten ikastolako haurrek, eraskasleek eta laguntzaileek. Toberen modura haurrek aurten bizi izan zuten guzia (obrak…) sala zezaten agerraldi forma hori hautatu izan zen, antzerkia, bertsoak eta dantzak aldizkatuz.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Oihana ikastola ere Korrika !

Martxo honetan, pandemiarengatik ez da antolatu ahal izan 22. KORRIKA. 2022ko udaberrira atzeratu da. Halere, beste hainbat ikastoletan bezala, gure haurrek ospatu dute euskararen aldeko lasterketa eder hori, martxoaren 26an, hitzordua emanez heldu den urteko!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ate irekiak Oihana ikastolan

Gure ikastola ezagutu nahi duten haur eta guraso berriek parada ukanen dute heldu den martxoaren 27an, larunbatez. Haatik hitzordu baten hartzea aitzinetik derrigorrezkoa izanen da.