Kategoriak
Komunikazioa Seaska

Seaska: eskutik euskara

Seaskak bere www.seaska.net webgunea berritu du berriki eta karia hortara bideo labur bat ekoiztu federazioaren historia, egituraketa, lana eta erronka guzien ezagutarazteko. Begira ezazue, balio du eta!

Kategoriak
Komunikazioa

Oihana ikastolaren webgune berria bidean!

Oihana ikastolak bere webgune berria zabalduko du 2014ko urtarrilean www.oihana-ikastola.com helbidean. Gure ikastolako biziaren erakusleihoa izanen da, gu guzien arteko lokarri, talde pedagogikoaren lana eta haurren ekoizpenak baloratuz baita ere gurasoen batzordeen ekintzen berri emanez.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Herri Urrats 2013

2013ko maiatzaren 12an iragan zen Ipar Euskal Herriko ikastola guzien besta handia. Gure ikastolako aitama guziak ere gonbidatuak ziren beren laguntza ematera karia hortara, antolatuak ziren lan txandetan parte hartuz. Bistan dena hori dena giro gaitzean!