Kategoriak
Integrazio batzordea

Sehaska hustea

Oihana ikastolako Integrazio batzordearen aldeko sehaska huste bat antolatua da Glaineko elkartetxean, maiatzaren 5ean, Baionan, 9.00etatik 16.30ak arte. Izen-emateak oraindanik hartzen dira.

Kategoriak
Integrazio batzordea

Desberdintasunari buruzko sentsibilizazioa ikastolan

Desberdintasunaren inguruko sentsibilizazio egun bat antolatua izan da ikastolan maiatzaren 2an, Integrazio Batzordearen eskutik. Egitarauan, kirol egokituari buruzko tailerrak (zango-baloia aulki errotadunekin…) eta eztabaida haur elbarrituak gaitzat zuen argazki-erakusketa baten irudietan oinarrituz.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Sakatrapu taldearen “Lezafin” antzerkia Integrazio Batzordearen alde

Ikastolako Integrazio Batzordea komisioak Irisarriko Sakatrapu antzerki-taldea gomitatu zuen Glain gelara joan den martxoaren 17an. “Lezafin” antzezlana eman zuten karia hortara, 100 bat jenderen aitzinean. Milesker artista gazte horiei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

“Lezafin” antzerkia Integrazio batzordearen alde

Otsailaren 7an, Jostakin Makeako gazte taldeak Pantzo Hirigaraiek idatzi “Lezafin” antzerkia emanen du 19.30etan Poloko MVC-n. Zatozte saldo handian!