Urtero bezala haurrek, erakasleek eta langileek prestatu agerraldia preziatu ahal izan dugu apirilaren 13an J.Fontang kiroldegian. Aurtengo gaia: “Airea”. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu. Biba artista gazteak! Ondotik bestak segitu du ikastolan, giro goxoan. Guraso rockero batzuek animaturik gainera!
Etiketa: Ekitaldiak
Eider Eibar (Zornotza, Bizkaia, 1980) ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik, liburu asko ilustratu baititu. Lehen mailako lehen urtekoak bere ikustera izan dira, martxoaren 29an, Baionan Libreplume elkarteak antolatu “Bouquinville ttipi” haur literaturaren festibalaren karietara.
Mintzalasairen karietara Battitt Halzuet etorri da ikastolara joan den urriaren 10ean. Txontxongiloen mundua ezagutarazi die lehen mailako lehen urtekoei. Eta haurrek ere bizia eman diete txontxongiloei!
Uztailaren 3an, gure ikastolako heldu talde batek emanaldi bat eskaini die gure haur maitagarriei, gainerateko gurasoen presentzian. Ikastolan, euskara eta kulturarekin dugun atxikimenduaren erakusteko parada izan da.