Kategoriak
Ateraldiak

Battitt Halzuet ikastolan bere txontxongiloekin

Mintzalasairen karietara Battitt Halzuet etorri da ikastolara joan den urriaren 10ean. Txontxongiloen mundua ezagutarazi die lehen mailako lehen urtekoei. Eta haurrek ere bizia eman diete txontxongiloei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Helduen agerraldia haurren aitzinean!

Uztailaren 3an, gure ikastolako heldu talde batek emanaldi bat eskaini die gure haur maitagarriei, gainerateko gurasoen presentzian. Ikastolan, euskara eta kulturarekin dugun atxikimenduaren erakusteko parada izan da.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ikastolaren ikuskizuna eta batzordeen Pintxo txapelketa!

Urtero bezala haurrek, erakasleek eta langileek prestatu agerraldia preziatu ahal izan dugu martxoaren 31n J.Fontang gimnasioan. Aurtengo gaia: “Lurra eta Sua”. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu. Biba artista gazteak! Ondotik bestak segitu du ikastolako guraso batzordeen artean antolatu Pintxo lehiaketarekin!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Elurra ikastolan!

Otsaileko azken egunean elurraren bisita ukan dugu ikastolan. Bazter guziak xuritu ditu. Bazuen aspaldi ez zuela holakorik egin! Argazkiak hartu ditugu oroitzapen gisa!