Kategoriak
Eskola Proiektua

Urte bukaerako agerraldia

Maiatzaren 16an urte bukaerako ikusgarria eskeine zuten ikastolako haurrek Etxepare lizeoan. Haundi eta txikiak elkarrekin, planeta desberdinetako izakiak agerrarazi zituzten ikuskizun koloretsu batean. Ondotik gaualdi goxo bat pasatu genuen denok jatekoa eta edatekoa prest baitzen gurasoek antolaturik.

Kategoriak
Euskara

EUSKARALDIA heldu da!

Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua, Maiatzaren 15etik 25era izanen da. Aurten, guraso erdaldunak inplikatzeko helburuarekin, ikastola zonbaitek hirugarren perfil baten abiaraztea erabaki dugu, “Bihotz Beroak”.

Kategoriak
Euskara

Libreplumekin kantuz

Apirilaren 1ean bukatu zen Libreplumekin eginiko proiektua eta amaiera polit bat emateko Etxepare lizeoan ikusgarri bat eskeini zuten Oihanako ama ikastolako haurrek. Baionako beste eskoletako haurrekin batera, proiektuan landutako kantuak aurkeztu zituzten familia eta lagunen aitzinean.

Kategoriak
Euskara

ZINESKOLA 2025 abian da!

Euskarazko animazio filmak ikusteko parada bikaina ZINESKOLAren eskutik. Atalanten pasatuko dituzten filmak ikustera joanen dira Oihana ikastolako haurrak Martxoaren 24tik Apirilaren 8a bitartean.