Egun ederra iragan genuen larunbatean Olentzero eta Mari Domingirekin. Oihana ikastolako haurrak Baionako beste ikastola eta eskoletako haurrekin kantuan aritu ziren.
Egilea: Maialen Carrera
Urtero bezala ikastolara etorri ziren Olentzero eta Mari Domingi momentu goxo bat pasatzera. Ama ikastolakoak joan ziren haien xerka Caradoc parkera eta gero ikastolara etorri ziren denak. Bertan haurrek kantuz errezibitu zituzten eta Olentzerok eta Mari Domingik oparitxo batzuk eman zizkien. Heldu den urte arte!
Besta Oihana Ikastolan!
Abenduaren 15eko Biltzar Nagusiaren ondotik ikastolako bulegoak bazkari eder bat antolatu zuen familientzat. Bazkaldu aitzin liburu, joko eta ikusentzunezko azoka prestatu zuten Euskaraz Bizi taldekoek. Eta mahaira pasa aitzin dantzalditxo batean parte hartu zuten helduek eta haurrek. Musikariak ere bertakoak, Oihana Rock-ekin. Giro bikaina!
SOROTAN BELE GOGOAN
SOROTAN BELEren kontzertu aparta Baionan! 90eko hamarkadako talde mitikoak eta Baionako Harmonia musika bandak saio berezia eskainiko dute. Martxoaren 1ean izanen da Lauga aretoan BIL(Baionako Ikastolen Laguntzaileak)-ek antolaturik.