Aurtengo lehen Biltzar Nagusia berezia izanen da BILen Biltzar Nagusia ere iraganen baita ondotik Oihana ikastolan. 10etan Oihanarena eta 11:30e tan BIL-ena izanen dira. Gero Poloko eta Oihanako guraso eta haurrentzat aperitifa eta bazkari eder bat gure ikastoletako musikariek alaiturik. Parada bikaina elkar ezagutzeko eta bi ikastolen arteko harremanak sendotzeko! (Bazkarirako izen-emateak azpian).
Kategoria: Eskola Proiektua
Kategoriak
1. epeko ekimenak
Ikasturte berria abiatu da eta horra lehen epe honetako ekimenak: pizina, “Ikusi Mikusi” festibalera bisita, Bizi Jolas, Bertsu, Gau Beltza … eta gurasoentzat, sartze bilkurak!
Kategoriak
Sartze on denei!
Sartze on ikasleei, irakaseleei, langileei eta gurasoei!
Kategoriak
2025-2026ko proiektuak
Ikasturtea bukatzear den honetan gibelera begiratu eta eginiko proiektuen zerrenda luzea ageri zaigu. “Artea” izan da urte honetako hari gorria eta horren inguruan sortu proiektuekin gozatu eta ainitz ikasi dute ikasleek. Gurasoen lan txandei esker, pedagogia taldeak gure seme-alabekin proiektu guzti hauek gauzatu ahal izan ditu. Heldu den urtean ere horrela segituko dugulakoan, bakantza on!




