Urtarrilaren 24an baxoa euskaraz egitearen alde manifestatzera deitu du Seaskak.
Baionako Xaho kaitik abiatuko da manifestaldia, arratsaldeko hiruretan.
Irakurri hemen Seaskaren prentsa agiria.
Egilea: M
Kategoriak
2026ko ate idekiak
Urtarrilaren 31an ate idekiak antolatzen ditugu Oihana ikastolan.
Proiektua eta irakasleak ezagutu, zalantzak argitu eta ikastola bisitatzeko aukera izanen duzue.
9:30tatik goiti gomit zirezte denak. Laster arte!
Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Baionara gure haurrekin kantatzera. Programa oparoa aurten ere: kantaldi, animazio, muttiko, krakada, talo, txaranga… Zatozte denak baserritarrez jantzirik!
Kategoriak
Liburu salmenta
Urtero bezala, abenduko Biltzar Nagusiaren ondoren liburu eta diska azokatxo bat prestatu dute Euskaraz Biziko taldekoek ikastolan. Eguberriko opariak egiteko parada ezin hobea.




