Kategoriak
Eskola Proiektua

Abenduko ekimenak Oihana ikastolan

Urteko azken hilabete honetan ere ekimen berezietan parte hartzen ari dira ikastolako haurrak. Besteak beste, kirolak, dantzak eta kantuak. Euskararen eguna ere ospatu dute eta Olentzerori ongietorria egiteko presatatzen ari dira.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi Baionan

Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatuko dugu Baionan. Musika, ostatua, dantza, kontzertuak, herri kirolak… egitarau oparoa izanen da egun guztian zehar. Baionako haurrek kantuz eginen diete ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri Xaho kaira iristen direnean.

Kategoriak
Euskara

Haurrak euskaraz loratzen lagundu

Hitzaldi trukaketa bat gurasoei trikimailu batzuk partekatzeko haien haurrak euskaraz loratzen laguntzeko gisan.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

GAU BELTZA ikastolan

Joan den ostiralean Gau Beltza ospatu genuen gure ikastolan. Suaren inguruan elkarturik haurrek haien beldurrak sutara bota eta erre zituzten. Ondoren, denak elkarrekin kantatu zuten festa giroan eta arratsaldea ezin hobeki bukatzeko xokoleta beroa ukan zuten. Besta bikaina!