Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 16an, larunbatez, ikastolan, 10:00etatik 15:00ak arte. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…eta sorpresak). Yoga egiten ahalko da ere haurrekin 10:00etatik 11:00etara.
Etiketa: Olentzero
Baionako Olentzeroa!
Abenduaren 19an, 15:30etatik goiti Olentzerori ongi etorria eginen diogu Xaho-Pelletier kaian. Gero Baionako karriketan gaindi ibiliko gira, Baionako ikastoletako eta sail elebidunetako haurrak, Orai Bateko joaldunak eta txistulariak, Baionako dultzaineroak eta Erro Bateko tanborradakoak. Merkatuko plazan kantuz bukatuko dugu ibilaldia.
Eguberri prestatuz
Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 12an, larunbatez, 10:00etatik goiti. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…) baita ere tokiko ekoizle batzuen parte hartzearekin. Eguberriko kantuek alaiturik!
Eguberriko giroan
Eguberriko giroan murgildu da ikastola guzia Olentzeroren jitea artoski prestatuz. Mementu horren lekuko zonbait bideo eta argazki bildu ditugu!