Kategoriak
Ateraldiak

Ateraldia familian maskaradak hobeki ezagutzeko

“Euskaraz bizi” taldeak ateraldi bat proposatzen du autobusez aurtengo Xiberoko maskaraden ikustera joateko, martxoaren 15ean. Izena eman eta jin familian!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero Baionako karriketan

Gure ikastolako haurrak Olentzeroren xerka joan ziren joan den abenduaren 21ean, Baionako Xaho kaiara. Ondotik musikan eta kantuz Olentzero eta bere laguna Mari Domingi Baionako Herriko etxeraino segitu zuten aitamen begiradapean.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero hobeki ezagutu nahian

Abenduaren 13an, “Euskaraz bizi” taldeak gomitaturik, Claude Labat ikerlariak hitzaldi izigarri interesgarria eman zuen Oihana ikastolan Olentzero pertsonaiaren mitoaren inguruan. Karia hortara Euskal kultur erakundeak eta Lauburu elkarteak ekoiztu “Olentzero” erakusketa aurkeztua zen ere ikastolaren joko gelan.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Eguberriko hitzorduak

Eguberri hurbiltzen ari zaigu. Karia hortara hainbat hitzordu proposatzen dizkizu Oihana ikastolak abenduan zehar. Haurrek eta gurasoek parte har dezagun animazio desberdin horietan euskal kulturaren ezagutza sakonduz besta giro euskaldun batean!