Ikastolako haurrek ikusgarri ederra eskaini ziguten joan den apirilaren 8an, “txapela buruan ta ibili munduan” lemapean. Zonbeit bideo zati bildu ditugu hemen oroigarri gisa!
Korrika Baionan !
Besta Xaho kaian egun osoan! Korrikaren sostenguz, Baionako hainbat elkarteek antolaturik, ikastola barne. Jakinez ikastolen kilometroa justu ondoan izanen dela! Besta 10:00etatik haste. Haurrentzat animazioak, mutxikoak, bertso poteoa, bazkaria, Baionan
kantuz, taloak, Basa txaranga! Markatu eguna agendan!!!!
Eguberriko merkatua
Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 3an, larunbatez, 10:00etatik 13:00a arte. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…) baita ere tokiko ekoizle batzuen parte hartzearekin. Eguberriko kantuek alaiturik!
Erdi aroko ondarea ezagutzen
Ekainaren 16 eta 17an, Irisarrin burututako egonaldian, lehen mailako 4. eta 5. urteko ikasleek Baxe Nafarroko eta Lapurdiko Erdi Aroko eraikuntzak ezagutu eta aztertu zituzten: gotorlekuak, baserriak, zitadelak, bastioak, atalaiak, erlaitz hetsiak, pezoinak eta hainbat defentsa elementu ere.




