Mintzalasairen karietara Battitt Halzuet etorri da ikastolara joan den urriaren 10ean. Txontxongiloen mundua ezagutarazi die lehen mailako lehen urtekoei. Eta haurrek ere bizia eman diete txontxongiloei!
Uztailaren 3an, gure ikastolako heldu talde batek emanaldi bat eskaini die gure haur maitagarriei, gainerateko gurasoen presentzian. Ikastolan, euskara eta kulturarekin dugun atxikimenduaren erakusteko parada izan da.
Desberdintasunaren inguruko sentsibilizazio egun bat antolatua izan da ikastolan maiatzaren 2an, Integrazio Batzordearen eskutik. Egitarauan, kirol egokituari buruzko tailerrak (zango-baloia aulki errotadunekin…) eta eztabaida haur elbarrituak gaitzat zuen argazki-erakusketa baten irudietan oinarrituz.
Urtero bezala haurrek, erakasleek eta langileek prestatu agerraldia preziatu ahal izan dugu martxoaren 31n J.Fontang gimnasioan. Aurtengo gaia: “Lurra eta Sua”. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu. Biba artista gazteak! Ondotik bestak segitu du ikastolako guraso batzordeen artean antolatu Pintxo lehiaketarekin!