Zure haurraren izen ematea MARTXOAREN 1. eko berantenik mail-ez baieztatu.
Confirmer l’inscription de votre enfant par mail au plus tard le 1er Mars.
Kategoria: Komunikazioa
Kategoriak
Ate idekiak 2024 Oihana ikastolan!
Gure ikastola bisitatzen ahalko duzue otsailaren 10ean, goizeko 10etan. Ikastetxea hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.
Gure ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena). Emaiozue behako bat! Lagungarri izanen zaizue egunero euskaraz bizitzeko.
Publikoak gure ikastola bisitatzen ahalko du martxoaren 28an, 10:00etatik 13:00ra. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.



