Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Agerraldi ederra

Joan den ekainaren 18an agerraldi ederra eskaini ziguten ikastolako haurrek, eraskasleek eta laguntzaileek. Toberen modura haurrek aurten bizi izan zuten guzia (obrak…) sala zezaten agerraldi forma hori hautatu izan zen, antzerkia, bertsoak eta dantzak aldizkatuz.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Oihana ikastola ere Korrika !

Martxo honetan, pandemiarengatik ez da antolatu ahal izan 22. KORRIKA. 2022ko udaberrira atzeratu da. Halere, beste hainbat ikastoletan bezala, gure haurrek ospatu dute euskararen aldeko lasterketa eder hori, martxoaren 26an, hitzordua emanez heldu den urteko!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ate irekiak Oihana ikastolan

Gure ikastola ezagutu nahi duten haur eta guraso berriek parada ukanen dute heldu den martxoaren 27an, larunbatez. Haatik hitzordu baten hartzea aitzinetik derrigorrezkoa izanen da.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

“Aho Bizi”, “Belarri Prest” edo “Bihotz Bero” gisa Euskaraldian parte hartzeko prest?

Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da. Eta gure ikastola, nola ez, “Ari Gune” identifikatua da. Beraz gure aldi orain: euskararen alde egin dezagun denek elgarrekin, ahal oroz praktikatuz. Aurten, hirugarren perfil bat esperimentatuko dugu ikastolan, “Bihotz Bero”, euskara (oraindik) ez dakitenei zuzendua zaiena.