Kategoriak
Korrika

KORRIKA TTIPI

Ostiralean KORRIKA TTIPI lehen mailakoekin! Haien “kilometroa” bukatzean, krakada janen dute eta denak ikastolara itzuliko dira.

Kategoriak
Korrika

Muttiko dantzaldia

Korrika kulturalaren kari ikastoletako Euskaraz Bizi batzordeak eta AEK elkarlanean arituko dira. Muttiko dantzaldia, talo, ostatu eta Korrikaren jantzi salmenta. Martxoaren 7an, larunbatez, Patxa plazan. Laster arte!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ihauteriak Baionan eta ikastolan!

Otsailaren 21ean larunbatarekin Baionako ikastolek ihauteriak ospatuko dituzte eskola elebiduneko haurrekin. Patxa plazan izanen da: musika, kantu, dantza, krakada eta zirtzil jantzi tailerra!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi BAIONAN

Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Baionara gure haurrekin kantatzera. Programa oparoa aurten ere: kantaldi, animazio, muttiko, krakada, talo, txaranga… Zatozte denak baserritarrez jantzirik!