Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Laster arte egoitza xaharra!

Haur eta guraso guzien laguntzarekin hustu dugu egoitza xaharra eta burutu puxka guzien aldaira. Ez dugu ahantzi filmatzea uzten ditugun gelak, arraberriturik kausituko ditugunak heldu den sartzean… Has daitezela obrak!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Gau bat ikastolan

Omiasainduko oporretatik landa, obrak hasiko dira eta urte batez prefabrikatuetan egonen gira. Ikastola zaharrari « laster arte » errateko, lehen maila osoak gau bat pasa du betiko egoitzan.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

HERRIXKA euskarazko aktibitateen elkarte foroaren lehen edizioa

HERRIXKA euskarazko aktibitateen elkarte foroaren lehen edizioa 2020ko irailaren 5ean iraganen da, Etxepare lizeoan, 10:30etatik 17:00etara. Hurbildu zaitezte saldo handian! Gainera, animazioek alaituko dute eguna!
.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak Komunikazioa

Ateak zabalik gure ikastolan

Publikoak gure ikastola bisitatzen ahalko du martxoaren 28an, 10:00etatik 13:00ra. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.