Abenduaren 15eko Biltzar Nagusiaren ondotik ikastolako bulegoak bazkari eder bat antolatu zuen familientzat. Bazkaldu aitzin liburu, joko eta ikusentzunezko azoka prestatu zuten Euskaraz Bizi taldekoek. Eta mahaira pasa aitzin dantzalditxo batean parte hartu zuten helduek eta haurrek. Musikariak ere bertakoak, Oihana Rock-ekin. Giro bikaina!
Kategoria: Gertakariak | Bestak
SOROTAN BELE GOGOAN
SOROTAN BELEren kontzertu aparta Baionan! 90eko hamarkadako talde mitikoak eta Baionako Harmonia musika bandak saio berezia eskainiko dute. Martxoaren 1ean izanen da Lauga aretoan BIL(Baionako Ikastolen Laguntzaileak)-ek antolaturik.
Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatuko dugu Baionan. Musika, ostatua, dantza, kontzertuak, herri kirolak… egitarau oparoa izanen da egun guztian zehar. Baionako haurrek kantuz eginen diete ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri Xaho kaira iristen direnean.
GAU BELTZA ikastolan
Joan den ostiralean Gau Beltza ospatu genuen gure ikastolan. Suaren inguruan elkarturik haurrek haien beldurrak sutara bota eta erre zituzten. Ondoren, denak elkarrekin kantatu zuten festa giroan eta arratsaldea ezin hobeki bukatzeko xokoleta beroa ukan zuten. Besta bikaina!




