Kategoriak
Eskola Proiektua Gertakariak | Bestak

Biltzar Nagusia eta bazkaria Polokoekin

Aurtengo lehen Biltzar Nagusia berezia izanen da BILen Biltzar Nagusia ere iraganen baita ondotik Oihana ikastolan. 10etan Oihanarena eta 11:30e tan BIL-ena izanen dira. Gero Poloko eta Oihanako guraso eta haurrentzat aperitifa eta bazkari eder bat gure ikastoletako musikariek alaiturik. Parada bikaina elkar ezagutzeko eta bi ikastolen arteko harremanak sendotzeko! (Bazkarirako izen-emateak azpian).

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Eguerdi gauerdi KARRIKALDI!

Karrikaldiren 20. urteurrena izanen da 2026ko hau. Eguerditik gauerdirarte euskal kultura sustatzen duen 5 eguneko egitarau aberatsa: musika, dantza, jokoak, ikusgarriak… Eta nola ez, jatekoa eta edatekoa tokiko produktuekin. Baionako festak euskaraz bizi!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Milesker bihotzez ODILE!

Odile gure irakasle maiteak erretreta hartzen du. Hori ospatzeko, omenalditxo bat egin genion larunbatean Biltzar Nagusiaren ondotik. Milesker bihotzez Odile!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Haur Kantu txapelketan!

“Izateko libre” Oihana ikastolaren kantu berriarekin parte hartu zuten Haur Kantu txapelketan 4. eta 5. urteko ikasle batzuek. Baita bi sari irabazi ere, biba zuek!