Kategoriak
Gertakariak | Bestak

KASU! Pantailak, haurrak, nerabeak eta gurasoak! mintzaldia gibelatua da !!!

Oihana Ikastolako Hezkuntza batzordeak mintzaldi bat antolatzen zuen 2018ko urtarrilaren 26an, ostiralez gaueko 8etan “pantailak” gaiaren inguruan. Mintzaldi hori beste data batean proposatua izanen da.

Kategoriak
Ateraldiak

Erdi aroko ondarea ezagutzen

Ekainaren 16 eta 17an, Irisarrin burututako egonaldian, lehen mailako 4. eta 5. urteko ikasleek Baxe Nafarroko eta Lapurdiko Erdi Aroko eraikuntzak ezagutu eta aztertu zituzten: gotorlekuak, baserriak, zitadelak, bastioak, atalaiak, erlaitz hetsiak, pezoinak eta hainbat defentsa elementu ere.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Oihana ikastolako haurren ikusgarri ederra!

Ikastolako haurrek, erakasleek eta langileek prestatu ikusgarri ederrari esker Euskal Herriko probintzietako kultur aberastasunak hobeki ezagutu ahal izan ditugu apirilaren 2an. Goresmenak parte hartzaile guziei!

Kategoriak
Ateraldiak

Zaldikoren inauteriak Baionan

Lantzen bezala, Zaldikoz mozorroturik, ikastolako lehen mailako haurrek, beste Baionako eskolekin batera, Lauga gelan antolatu ziren inauterien inguruko ospakizunean parte hartu zuten otsailaren 12an.