Gaur, Mintzalasai festibalaren karietara, Baiona eta Miarritzeko ikastoletako eta sail elebidunetako ikasleek euskarazko kirol eta kultur topaketa batean parte hartu dute. Gaia elkartearen eskutik euskal joko eta herri kirolak ezagutzeko parada izan dute.
Topaketa honen helburua bi hirietako ikasle euskaldun eta elebidunen arteko harremanak sustatzea da. Horrez gain, elkar ezagutzea, euskal kultura eta ondarea hobe ezagutzea, eta beren kultura-inguruneari beste begirada batez so egitea da helburua. Giro goxoan aritu dira plazerezko eta aurkikuntzako memento bat partekatuz.
Dans le cadre du festival Mintzalasai, organisé par les villes de Bayonne et de Biarritz, les élèves de CP et CE1 des ikastola et des sections bilingues ont participé à une rencontre sportive et culturelle.
À cette occasion, l’association Gaia, spécialisée dans les jeux et sports basques, a proposé aux élèves différents ateliers ludiques leur permettant de découvrir les jeux et sports traditionnels basques.
