Kategoriak
Komunikazioa

2026ko ate idekiak

Urtarrilaren 31an ate idekiak antolatzen ditugu Oihana ikastolan.

Proiektua eta irakasleak ezagutu, zalantzak argitu eta ikastola bisitatzeko aukera izanen duzue.
9:30tatik goiti gomit zirezte denak. Laster arte!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi BAIONAN

Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Baionara gure haurrekin kantatzera. Programa oparoa aurten ere: kantaldi, animazio, muttiko, krakada, talo, txaranga… Zatozte denak baserritarrez jantzirik!

Kategoriak
Euskara

Liburu salmenta

Urtero bezala, abenduko Biltzar Nagusiaren ondoren liburu eta diska azokatxo bat prestatu dute Euskaraz Biziko taldekoek ikastolan. Eguberriko opariak egiteko parada ezin hobea.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

LURRAMA 2025

“Bihar ere laborari” lelopean hasi zen Lurramaren hogeigarren edizioa ostiralean eta bertan izan ziren ikastolako lehen mailakoak eta ttipiak. Animaliak ikusi, pottoka gainean itzulia, gasna egiten ikusi… egun bikaina pasa zuten laborarien mundura hurbilduz.