Gure ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena). Emaiozue behako bat! Lagungarri izanen zaizue egunero euskaraz bizitzeko.
Kategoriak
Laster arte egoitza xaharra!
Haur eta guraso guzien laguntzarekin hustu dugu egoitza xaharra eta burutu puxka guzien aldaira. Ez dugu ahantzi filmatzea uzten ditugun gelak, arraberriturik kausituko ditugunak heldu den sartzean… Has daitezela obrak!
Kategoriak
Gau bat ikastolan
Omiasainduko oporretatik landa, obrak hasiko dira eta urte batez prefabrikatuetan egonen gira. Ikastola zaharrari « laster arte » errateko, lehen maila osoak gau bat pasa du betiko egoitzan.
HERRIXKA euskarazko aktibitateen elkarte foroaren lehen edizioa 2020ko irailaren 5ean iraganen da, Etxepare lizeoan, 10:30etatik 17:00etara. Hurbildu zaitezte saldo handian! Gainera, animazioek alaituko dute eguna!
.