Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi Baionan

Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatuko dugu Baionan. Musika, ostatua, dantza, kontzertuak, herri kirolak… egitarau oparoa izanen da egun guztian zehar. Baionako haurrek kantuz eginen diete ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri Xaho kaira iristen direnean.

Kategoriak
Euskara

Haurrak euskaraz loratzen lagundu

Hitzaldi trukaketa bat gurasoei trikimailu batzuk partekatzeko haien haurrak euskaraz loratzen laguntzeko gisan.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

GAU BELTZA ikastolan

Joan den ostiralean Gau Beltza ospatu genuen gure ikastolan. Suaren inguruan elkarturik haurrek haien beldurrak sutara bota eta erre zituzten. Ondoren, denak elkarrekin kantatu zuten festa giroan eta arratsaldea ezin hobeki bukatzeko xokoleta beroa ukan zuten. Besta bikaina!

Kategoriak
Euskara

Tailerra: GENERO DESBERDINTASUNA

Genero desberdintasunari buruz tailerra Azaroaren 28an Libreplumen Oihana ikastolako Hezkuntza taldeak antolaturik.