Oihana ikastolak bere webgune berria zabalduko du 2014ko urtarrilean www.oihana-ikastola.com helbidean. Gure ikastolako biziaren erakusleihoa izanen da, gu guzien arteko lokarri, talde pedagogikoaren lana eta haurren ekoizpenak baloratuz baita ere gurasoen batzordeen ekintzen berri emanez.
Kategoriak
Eguberriko hitzorduak
Eguberri hurbiltzen ari zaigu. Karia hortara hainbat hitzordu proposatzen dizkizu Oihana ikastolak abenduan zehar. Haurrek eta gurasoek parte har dezagun animazio desberdin horietan euskal kulturaren ezagutza sakonduz besta giro euskaldun batean!
Kategoriak
Herri Urrats 2013
2013ko maiatzaren 12an iragan zen Ipar Euskal Herriko ikastola guzien besta handia. Gure ikastolako aitama guziak ere gonbidatuak ziren beren laguntza ematera karia hortara, antolatuak ziren lan txandetan parte hartuz. Bistan dena hori dena giro gaitzean!