Oihana ikastolako haurrek, erakasleek, langileek eta gurasoek urte berri on bat opatzen dizuete!
Baionako Olentzeroa!
Abenduaren 19an, 15:30etatik goiti Olentzerori ongi etorria eginen diogu Xaho-Pelletier kaian. Gero Baionako karriketan gaindi ibiliko gira, Baionako ikastoletako eta sail elebidunetako haurrak, Orai Bateko joaldunak eta txistulariak, Baionako dultzaineroak eta Erro Bateko tanborradakoak. Merkatuko plazan kantuz bukatuko dugu ibilaldia.
Eguberri prestatuz
Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 12an, larunbatez, 10:00etatik goiti. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…) baita ere tokiko ekoizle batzuen parte hartzearekin. Eguberriko kantuek alaiturik!
“Zer da euskara zuretzat?” gaiaren inguruan, marrazki bat egin behar izan du haur bakoitzak Euskararen Egunaren karietara. Marrazki guziak aterpean afitxatuak izan dira.




