Urtero bezala haurrek, erakasleek eta langileek prestatu agerraldia preziatu ahal izan dugu martxoaren 31n J.Fontang gimnasioan. Aurtengo gaia: “Lurra eta Sua”. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu. Biba artista gazteak! Ondotik bestak segitu du ikastolako guraso batzordeen artean antolatu Pintxo lehiaketarekin!
Ikastolako Integrazio Batzordea komisioak Irisarriko Sakatrapu antzerki-taldea gomitatu zuen Glain gelara joan den martxoaren 17an. “Lezafin” antzezlana eman zuten karia hortara, 100 bat jenderen aitzinean. Milesker artista gazte horiei!
Kategoriak
Elurra ikastolan!
Otsaileko azken egunean elurraren bisita ukan dugu ikastolan. Bazter guziak xuritu ditu. Bazuen aspaldi ez zuela holakorik egin! Argazkiak hartu ditugu oroitzapen gisa!
Kategoriak
Zirtzil gaua Baionan !
Otsailaren 2an, Baionako Espainia karrikatik abiatuz, 18:30etan, bertsoa, dantza, kantua eta antzerkia nagusi izanen dira, inauterien giroan ! Aimar Karrika, Aitor Servier eta Xumai Murua bertsolariekin. Atera mozorroak !