Iparraldeko Ikastolen besta handia maiatzaren 12an iraganen da aurten. Senpereko aintziran elkartuko gara ortzadarra margotzeko. Zatozte Herri Urrats-era!
Kategoria: Gertakariak | Bestak
				
					Kategoriak				
				
			
			Agerraldi ederra
Apirilaren 12an Oihana ikastolako haurrek agerraldi bikaina egin zuten guraso eta familien aitzinean.
				
					Kategoriak				
				
			
			KORRIKA BADATOR!
Igande hontan 23. Korrika Baionara iritsiko da! Egun osoan besta ederra izanen da, animazioz betea, eta goizean gure ikastolaren kilometroan denak elgarrekin korrika egiteko aukera ukanen dugu!
23. Korrika Baionara iritsi aitzin, Ama Ikastolako haurrek ere Korrika ospatu zuten ikastolan. Norberak sortutako bizkarrekoa eman eta itzuli ttipi bat egin zuten denek ikastolan. Ondoren piknika lagunekin!




