Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Urte berri on!

Urte berriaren atarian agiantza goxoenen partikatzeko unea heldu zaigu: 2014 izan dadila arrakastaz eta sorpresa onez betea Oihana ikastolako haur eta guraso guzientzat!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero Baionako karriketan

Gure ikastolako haurrak Olentzeroren xerka joan ziren joan den abenduaren 21ean, Baionako Xaho kaiara. Ondotik musikan eta kantuz Olentzero eta bere laguna Mari Domingi Baionako Herriko etxeraino segitu zuten aitamen begiradapean.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ikastola Mani’Festan parte hartu dute Oihana ikastolako aitamek

2013ko abenduaren 28an, Baionako Glain gelan iragan zen “Ikastalo Mani’Festa”-ren antolaketan parte hartu zuten Oihana ikastolako gurasoek.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero hobeki ezagutu nahian

Abenduaren 13an, “Euskaraz bizi” taldeak gomitaturik, Claude Labat ikerlariak hitzaldi izigarri interesgarria eman zuen Oihana ikastolan Olentzero pertsonaiaren mitoaren inguruan. Karia hortara Euskal kultur erakundeak eta Lauburu elkarteak ekoiztu “Olentzero” erakusketa aurkeztua zen ere ikastolaren joko gelan.