Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Haurren ikusgarria

Ikastolako haurrek ikusgarri ederra eskaini ziguten joan den apirilaren 8an, “txapela buruan ta ibili munduan” lemapean. Zonbeit bideo zati bildu ditugu hemen oroigarri gisa!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Korrika Baionan !

Besta Xaho kaian egun osoan! Korrikaren sostenguz, Baionako hainbat elkarteek antolaturik, ikastola barne. Jakinez ikastolen kilometroa justu ondoan izanen dela! Besta 10:00etatik haste. Haurrentzat animazioak, mutxikoak, bertso poteoa, bazkaria, Baionan
kantuz, taloak, Basa txaranga! Markatu eguna agendan!!!!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Eguberriko merkatua

Euskaraz bizi taldeak hitzordu berezia proposatzen dizue abenduaren 3an, larunbatez, 10:00etatik 13:00a arte. Eguberriko merkatu bat antolatua izanen da karia hortara, kultur ekoizpen batzuekin (liburuak, DVDak, musika, jokoak…) baita ere tokiko ekoizle batzuen parte hartzearekin. Eguberriko kantuek alaiturik!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Pijama gaualdia ikastolan: euskarazko ipuinen besta

Libre plume elkarteak “Pijama gaualdi” bat antolatu du gure ikastolan, Euskaraz bizi taldearen laguntzarekin, ekainaren 17an. Euskarazko haur literaturaren inguruan une goxo baten iragaiteko parada izan da, haurren eta aitamen artean!