Sartze on ikasleei, irakaseleei, langileei eta gurasoei!
Kategoriak
Sartze on ikasleei, irakaseleei, langileei eta gurasoei!
Ikasturtea bukatzear den honetan gibelera begiratu eta eginiko proiektuen zerrenda luzea ageri zaigu. “Artea” izan da urte honetako hari gorria eta horren inguruan sortu proiektuekin gozatu eta ainitz ikasi dute ikasleek. Gurasoen lan txandei esker, pedagogia taldeak gure seme-alabekin proiektu guzti hauek gauzatu ahal izan ditu. Heldu den urtean ere horrela segituko dugulakoan, bakantza on!
Astelehenean Pontx pailazoaren bisita ukan genuen. Ikusgarri bikaina eskeini zigun kantu eta dantza ainitzekin. Milesker Pontx!
Eguerdiko aire hartze denboretan euskal dantzetan trebatzen aritu dira gure ikasleak, dantzari finak ditugu gure artean!