Kategoriak
Eskola Proiektua

KiVa programa Oihana ikastolan

KiVa eskola jazarpenaren kontrako programa bat da, Finlandiatik datorrena. Hiru elementu nagusi ditu ardatz: prebentzioa, esku hartzea eta segipena. Ikastolako irakasle, langile, guraso eta haurren inplikazioa galdegiten duen programa bat da. Oinarrian den ideia “elkarrekin jazarpena geldiaraz dezagun”da.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi ikastolan

Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri ziren bisita baten egitera joan den abenduaren 15ean. Ikastolako haurrek kantuekin errezibitu zituzten eta momentu goxo bat pasatu zuten elkarrekin. Arratsaldean besta egin zuten!