Kategoriak
Ateraldiak

Hazparneko LIBERTIMENDUra ateraldia

Euskaraz Bizi taldeak Hazparneko libertimendura ateraldia proposatzen du. Abiatzea ikastolatik goizeko 10etan auto-partekatzean. Izena emateko: eb.oihana@gmail.com

Kategoriak
Korrika

Muttiko dantzaldia

Korrika kulturalaren kari ikastoletako Euskaraz Bizi batzordeak eta AEK elkarlanean arituko dira. Muttiko dantzaldia, talo, ostatu eta Korrikaren jantzi salmenta. Martxoaren 7an, larunbatez, Patxa plazan. Laster arte!

Kategoriak
Eskola Proiektua

4. epeko ekimenak

4. epe honetan ekimen bikainetan parte hartuko dute Oihana ikastolako haurrek. Kontzertu, zinema, Korrika Ttipi, Bizi Jolas, pistina… Xehetasun gehiago azpian.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ihauteriak Baionan eta ikastolan!

Otsailaren 21ean larunbatarekin Baionako ikastolek ihauteriak ospatuko dituzte eskola elebiduneko haurrekin. Patxa plazan izanen da: musika, kantu, dantza, krakada eta zirtzil jantzi tailerra!