Kategoriak
Gertakariak | Bestak

LURRAMA 2025

“Bihar ere laborari” lelopean hasi zen Lurramaren hogeigarren edizioa ostiralean eta bertan izan ziren ikastolako lehen mailakoak eta ttipiak. Animaliak ikusi, pottoka gainean itzulia, gasna egiten ikusi… egun bikaina pasa zuten laborarien mundura hurbilduz.

Kategoriak
Ateraldiak

IKUSI MIKUSI literatura azokan

Aurten ere ikastolako haurrak Saran izan ziren IkusiMikusi festibalean. Biziki egun polita pasatu zuten euskara hutsean den haur eta gazte literatura azoka hori bisitatuz. Bertan piknikatu zuten, Ttinka ikusgarria ikusi zuten eta gela bakoitzerako 7 liburu eskuratu!

Biltzar nagusia eta bazkaria

Aurtengo lehen Biltzar nagusia Urriaren 4an iraganen da larunbatez, Oihana ikastolan, 10.00etan. Ondotik bazkari eder bat antolatzen dugu. Zatozte nunbrean momentu gozoa pasatzerat ! Menua helduentzat : Omeleta, marmitako, sagar biskotxa – 15€ Menua haurrentzat : lukainka eta fritak , gasna, sagar biskotxa – 5€ Ez ahantz zure baxera ekartzea, otoi !  Bazkariaren erreserbak urriaren 1an…

Kategoriak
Eskola Proiektua

Sartzea da!

Irailaren 1ean hasi zuten ikasturte berria Oihana ikastolako haurrek. Batzuentzat itzulera eta ttipienentzat lehen eguna. Usaian bezala kafe eta bixkotx artean gurasoekin momentu goxo bat partekatu zuten irakasleek. 160 ikasle izanen dira aurten.