Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Sartzea Oihana ikastolan!

2014-2015eko ikasturteko sartzea irailaren 2an iraganen da gure ikastolan. 8.30etatik 9:00ak arte ongi etorrirako kafea eta fruitu jusak eskainiko zaizkie burasoei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Taloen besta

Baionako ikastolako burasoek taloak eta edariak saldu dituzte Baionako besten karietara, uztailaren 24tik 27ra, gure ikastolen probetxuko. Milesker eskukaldi baten ematera etorri zareten guziei eta eskerrak ere BIL elkarteko kideei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Ikastolako agerraldia

Haurrek, erakasleek eta langileek prestatu zuten ikuskizuna gozatu ahal izan dugu apirilaren 5ean J.Fontang gimnasioan. Saldo handian etorri ziren ikusliarrak ez ziren damutu!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Martxoan, euskal kulturaz blai!

Martxoan ez dira kultur ekitaldiak eskas. Hiriondo ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak zonbait hitzordu proposatzen dizkigu, euskaraz, handien eta ttipien plazerrarentzat.