Kategoriak
Gertakariak | Bestak

“Hazparneko Anderea” Baionan

Iduzkilore taldearen “Hazparneko Anderea” antzerki bikainaren ikusteko parada ukanen dugu apirilaren 4an 20:30etan Polo-ko MVC gelan. Oihana eta Poloko ikastolek antolaturik!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Korrika badator!

AEK-k antolatu 19. Korrika Baionatik iraganen da martxoaren 21ean gauerdi inguruan. Eta haurrek “Korrika ttiki” ospatuko dute martxoaren 24an, Baionako karriketan, 14:00etatik goiti.

Kategoriak
Ateraldiak Gertakariak | Bestak

Inauteriak ospatzen!

Inauteriak behar bezala ospatu ziren gure ikastolan. Ama ikastolakoek besta ikastolan berean egin zuten otsailaren 13an. Lehen mailakoek bisita egiten zieten auzoko adinekoen etxekoei. Kantuz!

Kategoriak
Txintxuketa

Txintxuketa batzordearen lan baliosa

Gure ikastolako txintxuketa batzordeak lan zinez preziagarria eramaten du gure egoitza txukunduz, anitzetan opor denboran, nahianteen ekarpenari esker. Joan den eguberriko oporretan ere ari izanak dira jo eta su!