Ahozko hizkuntza lantzeko, binaka, ama ikastolako haurren aitzinean ipuin bat aurkeztu behar dute 4. urtekoek, noizean behin.
Kategoriak
Ahozko hizkuntza lantzeko, binaka, ama ikastolako haurren aitzinean ipuin bat aurkeztu behar dute 4. urtekoek, noizean behin.
Artetan ikasleen biltzarrak antolatzen dira Oihana ikastolan. Kanpoan, haurtzaindegian edota kantinan gertatzen direnak aipatzen dituzte ikasleek, beren artean, eta arazoen konpontzeko proposamenak egiten dituzte.
Aurten bi hitzordu proposatuak zaizkigu euskal ihauterien inguruan Baionan. Lehena otsailaren 5ean iraganen da Espainiako atetik hasiz 19:00etan, Zirtzilen gauarekin. Besta nagusia aldiz otsailaren 27an iraganen da 10.00etatik goiti, toki desberdinetan, zirtzilen, dantzarien eta bertsularien parte hartzearekin.
Oihana ikastolako haurrek, erakasleek, langileek eta gurasoek urte berri on bat opatzen dizuete!