Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Glisseguna 2014

Datorren irailaren 13an, Seaskak Glisseguna pesta antolatzen du, Angeluko La Barre hondartzan. Pesta horren helburuak: ikastolak lerra kirolen bidez ezagutaraztea eta euskararen erabilpena bultzatzea.

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Sartzea Oihana ikastolan!

2014-2015eko ikasturteko sartzea irailaren 2an iraganen da gure ikastolan. 8.30etatik 9:00ak arte ongi etorrirako kafea eta fruitu jusak eskainiko zaizkie burasoei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Taloen besta

Baionako ikastolako burasoek taloak eta edariak saldu dituzte Baionako besten karietara, uztailaren 24tik 27ra, gure ikastolen probetxuko. Milesker eskukaldi baten ematera etorri zareten guziei eta eskerrak ere BIL elkarteko kideei!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

“Gerezien denbora”

Aturri ondoko burdinolaren bizian murgiltzera eramanen gaitu Itxaro Bordak idatzi “Gerezien denbora ” hiri pastoralak. Ekainaren 29an Baionan eta uztailaren 20an Itsasun, ez huts egin, euskarazko ikuskizun ederra izango da !