Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Eguberriko hitzorduak

Eguberri hurbiltzen ari zaigu. Karia hortara hainbat hitzordu proposatzen dizkizu Oihana ikastolak abenduan zehar. Haurrek eta gurasoek parte har dezagun animazio desberdin horietan euskal kulturaren ezagutza sakonduz besta giro euskaldun batean!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Herri Urrats 2013

2013ko maiatzaren 12an iragan zen Ipar Euskal Herriko ikastola guzien besta handia. Gure ikastolako aitama guziak ere gonbidatuak ziren beren laguntza ematera karia hortara, antolatuak ziren lan txandetan parte hartuz. Bistan dena hori dena giro gaitzean!