Mintzalasairen karietara Battitt Halzuet etorri da ikastolara joan den urriaren 10ean. Txontxongiloen mundua ezagutarazi die lehen mailako lehen urtekoei. Eta haurrek ere bizia eman diete txontxongiloei!
Kategoria: Ateraldiak
Kategoriak
Erdi aroko ondarea ezagutzen
Ekainaren 16 eta 17an, Irisarrin burututako egonaldian, lehen mailako 4. eta 5. urteko ikasleek Baxe Nafarroko eta Lapurdiko Erdi Aroko eraikuntzak ezagutu eta aztertu zituzten: gotorlekuak, baserriak, zitadelak, bastioak, atalaiak, erlaitz hetsiak, pezoinak eta hainbat defentsa elementu ere.
Kategoriak
Zaldikoren inauteriak Baionan
Lantzen bezala, Zaldikoz mozorroturik, ikastolako lehen mailako haurrek, beste Baionako eskolekin batera, Lauga gelan antolatu ziren inauterien inguruko ospakizunean parte hartu zuten otsailaren 12an.
Kategoriak
Ama ikastolakoak Lurramara
Eskola proiektuarekin loturan (Euskal Herriko probintziak), Ama ikastolako ateraldiaren gaia “Euskal baserriak” hautatua izan zen. Ikasleak Lurramara joan dira azaroan eta udaberrian baserri baten bisitatzera joanen dira.




