Kategoriak
Ateraldiak

Lurrama 2026

Urtero bezala autobusa hartu eta Lurramara joan ziren gure ikasleak. “Ama ura zaindu” leloa duen 21. edizioa gertutik ikusteko aukera izan zuten: laborariei galderak pausatu, kabalak ikusi, atelierrak… ikasi eta gozatzeko egun bikaina!

Kategoriak
Ateraldiak Euskara

IKUSI MIKUSI festibalean!

Aurten ere biziki egun goxoa pasatu zuten gure ikasleek Sarako Ikusi Mikusi festibalean. Atelierretan parte hartu zuten, liburu azokan itzuli bat egin, ikusgarriak gozatu, elkarrekin piknikatu eta gainera bakoitza liburu batekin sartu zen etxera!

Kategoriak
Ateraldiak

Lehen mailakoak “EMAKUMENDE” ikusgarrian

Artxiboko lan baten ondotik, Iparraldeko Orkestrako kide batzuek ikusgarri bikaina sortu dute: XIX. mendetik gaur egun arte musika tradizioanalean aritu diren emazteak omentzen dituen kontzertua. Lehen mailako ikasleek adi adi segitu zuten.

Kategoriak
Ateraldiak

Hazparneko LIBERTIMENDUra ateraldia

Euskaraz Bizi taldeak Hazparneko libertimendura ateraldia proposatzen du. Abiatzea ikastolatik goizeko 10etan auto-partekatzean. Izena emateko: eb.oihana@gmail.com