“Hazparneko Anderea” Baionan

Iduzkilore taldearen “Hazparneko Anderea” antzerki bikainaren ikusteko parada ukanen dugu apirilaren 4an 20:30etan Polo-ko MVC gelan. Oihana eta Poloko ikastolek antolaturik!

Telesforo Monzonen Hazparneko anderea antzerki lanak, XX. mendeko euskaldunen historia kondatzen du: Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz itzultzea dirua egin ondoren, gai ezberdinak hunkituz : nahia eta itxurakeria nagusiki, maitasuna, tradizioa… era umoretsuan antzeztuz.

Taula zuzendaritza : Ander Lipus
Idazlea : Telesforo Monzon

Prezioa: 10 euro / Urririk 14 urtez petikoentzat

Un super moment de théâtre basque organisé par nos ikastola bayonnaises et offert par la troupe de théâtre Iduzkilore. Le samedi 4 avril à la MVC Polo Beyris à 20h30. 10 euros / Gratuit pour les moins de 14 ans.

Xehetasunak