Ibilmoldea

Tenoreak (2023-2024) – 4 eguneko asteak

Ama ikastola eta Lehen Maila

  • Astelehenetan, asteartetan, ostegunetan eta ostiraletan: 8.30-12.00 & 14.00-16.30

Bazkaria-Jantegia

Herriko Etxeko jantegi zerbitzuak dizkigu bazkariak ekartzen. Burasoek Herriko Etxean eman behar dute bere aurraren izena.

Menuak: Martxoa – Apirila 2024

Haurtzainak

Zaindarien lana da, haurrak jantegiraino laguntzea, bazkalaraztea eta zaintzea. Bazkalondoan, lehen mailakoak, eta ama ikastolako haundienak haurtzaindegian, bakoitza bere eremuan, egoiten dira, klaseak hasteko tenorea arte.

Ama ikastolako ttipiek etzanaldia egiten dute.

Etzanaldia:

Bazkaltzetik itzuli eta berehala, haurtzainek, pixa eginarazi ondoan, etzanaldiko geletan etzanarazten dituzte. Azkena iratzartu artio laguntzaile bat logelan egoiten da.

Askaria:

Ama ikastolako eta lehen mailako haurrek gosaria eta askaria egiten dituzte egunero ikastolan.
Lehen mailan FRUITUAK goiz eta arratsaldez. Ama ikastolan ere fruituak, gehi ogia eta xokoleta puska ttipia arratsaldetan. Ahalaz janaria biologikoa eskaintzen da. Fruituen banatzea, Europa mailako proiektu baten laguntzarekin antolatua da, hau da ikastolak diru laguntza bat eskuratzen duela.
Kostua : 50 euro da haur batentzat ikasturteko 10 hilabeteentzat; hots 5 € hilabetean haur bakoitzarentzat. Ikus ordaintzeko moldea «Ordainketa desberdinak» sailean.

Haurtzaindegia

Haurzaindegia Ama ikastola eta Lehen Mailarako :

  • Asteartetan eta  ostegunetan: 7.30-8.30 / 16.30-18.30
  • Astelehenetan eta ostiraletan: 7.30-8.30 / 16.30-18.00

Burasoek haurren izena eman behar dute ikasturte hastapenean.
Zuen haurra noizbehinka uzten baduzue haurtzaindegian, egoiten den egun kopuruaren arabera ordaindu beharko duzue.
Dakizuen bezala haurtzaindegiko ordainketatik eskuratzen duguna baino gehiago gostatzen zaigu alabaina.
Ikus ordaintzeko moldea «Ordainketa desberdinak» sailean.

Oharra: Haurtzaindegiko tenoretarik kanpo, haurrak ez dira gehiago ikastolaren erresponsabilitatepean. Bertzalde, haurtzaindegian lan egiten duten pertsonen ordutegia errespetatzea beharrezkoa baita, eginahalak egin behar ditugu, haur guziak tenorez hartzeko. Horri buruzko deskarga bat aurkitu dukezue honekin batera edo sartze egunean, eta izenpetu ondoan, lehen bait lehen itzul ezazue ikastolara, ez bada jadanik egina.

Ateraldiak

Ama ikastolan eta lehen mailan, urtean zehar, egun erdiko edo osoko ateraldixka batzu egiten dira, bai eta bizpahiru eguneko ateraldiak. Adin eta maila bakoitzak horri buruzko berriak emanen ditu behar orduan.